202 2015 MAIATZA MAYO Urnietako Udalaren aldizkaria Mª Rosa Ayerbe historialariak Urnietari buruzko liburua aurkeztuko du 2 JAUNARTZEAK Jaunartzeak ospatuko dira maiatzeko bigarren asteburuan Maiatzaren 9an eta 10ean ospatuko dira jaunartzeak, 11:00etan San Miguel Elizan. Urnietako berrogeita hamar haur inguruk egingo dute aurten euren lehen jaunartzea, iazko antzera. Denbora luzea daramate egun honetarako ilusioz prestatzen eta eguna gerturatu ahala urduritasuna nabaria da. Rosa Elosegi katekista da eta urte askoan jardun du Urnietako haurrak lehen jaunartzerako prestatzen. Prestaketen eta ospakizunaren nondik norakoak kontatu dizkigu eta haurrentzat lehen jaunartzeak duen garrantziaz ere hitz egin digu. Nola prestatzen dira haurrak jaunartzerako? Hiru urtean zehar hilero gurasoak apaizarekin biltzen dira edukiak lantzeko eta gero beraiek material hori etxean lantzen dute euren haurrekin. Lehen katekistek hezten zituzten haurrak baina, geroz eta katekista gutxiago zeudenez, beste zerbaitean pentsatu beharra zegoen. Orain gurasoak dira konprometitzen direnak. Nola izaten dira jaunartze egunerako entseguak? Zenbait egunetan entseguak egiten ditugu haurrekin jaunartze eguna prestatzeko. Horrez gain, hileko lehenengo igandetan haurren meza ere egiten dugu; trikitixa jotzen da zuzenean eta oso alaia izaten da. Zer da jaunartzea gaur egun haurrentzat? Egia esan, haurrak ez dira asko konturatzen. Oraindik betiko pertzepzioak irauten du; eurentzat ospakizun egun bat da eta opariak jasotzeko eguna. Nire ustez, gurasoen araberakoa da: gurasoek garrantzia ematen badiote, haurrek ere bai. Baina, orokorrean ez, lehen bezala jarraitzen dugu. Gehiegizko ospakizunean bilakatu da agian? Guk nahi genuke aldatu, ahaleginak egiten ditugu sinpleagoa izan dadin, baina zaila da. Gehiegi kontsumitzen da: soinekoa, bazkaria, opariak… Meza, ordea, oso sinplea da, polita. Gainera, ondoren, Egape dantza taldeko gazteek larunbatean eta Presentación de Maríakoek igandean, agurra dantzatuko diete jaunartzea egingo duten haurrei. 202 2015 // MAIATZA MAYO ELKARRIZKETA 202 2015 // MAIATZA MAYO Mª ROSA AYERBE HISTORIALARIA “Consideraba fundamental que los pueblos tengan memoria histórica de los hechos más importantes de su pasado, que conozcan el esfuerzo de sus hombres y mujeres por organizar sus vidas por sí mismos” 1615ean Urnietako jazoera historikorik garrantzitsuena gertatu zen, Lur eremua izatetik Hiribildu izatera igaro baitzen. Mª Rosa Ayerbe historialari hernaniarrak azterlan historiko zabala eta sakona egin du urteetan zehar desanexio-prozesu honen inguruan eta, gertaeraren berri eman eta oroitzapena egiteko, “Urnieta, de Tierra a Villazgo (1402-1615)” liburua argitaratu berri du hilabete honetan Udalaren laguntzarekin. Urnietarrei euren hiribilduaren sorreraren berri eman nahi izan diete Ayerbek eta Udalak lan honekin, “ezinbestekoa baita herriak iraganeko gertaera garrantzitsuenen memoria historikoa izan dezan”. ¿Cómo y cuándo comenzó a estudiar el proceso de desanexión de Urnieta? ¿Qué cambio experimentarán los habitantes de Urnieta en ese momento? En 1998 planteé la idea por primera vez al Ayuntamiento. Consideraba fundamental que los pueblos tengan memoria histórica de los hechos más importantes de su pasado, que conozcan el esfuerzo de sus hombres y mujeres por organizar sus vidas por sí mismos. Siempre he querido hacer este trabajo en los pueblos que he pasado por mi vida. Hice el estudio en Andoain y en 2006 comencé a investigar la historia de Urnieta. Con el libro he abordado el estudio sobre la primera historia del pueblo intentando explicar su proceso de cambio de Tierra a Villazgo. La desanexión va a suponer libertad y autogestión. En adelante sólo van a depender del Rey o del corregidor directamente. Van a conseguir su hueco en la Juntas y lograrán defender sus intereses directamente. ¿Cómo transcurrió esa transformación? Fue todo un movimiento de desanexiones la que tuvo en lugar en 1615. En la Edad Media muchas aldeas y universidades se vincularon a las villas, pero con el tiempo su carácter de entidades controladoras y centralizadoras en detrimento de los intereses de las aldeas, va a llevar a que éstas últimas busquen con cada vez más fuerza su exención. Además, hacia 1538 el rey necesitaba dinero, por lo que opta por vender jurisdicción. De esta manera, treinta aldeas consiguieron desanexionarse de sus respectivas jurisdicciones y la última fue Urnieta, porque su caso fue especial. Tenía el precedente de otras 29 villas, pero iba sola porque estaba dividida en tres jurisdicciones: Aiztondo, Hernani y San Sebastián. Por lo que tuvo antes que recomponer la unidad de voluntades para solicitar conjuntamente su exención y constitución en villa de por sí. Además de la evolución histórica de la Tierra de Urnieta y su constitución en Villazgo, en el libro también recoge otros estudios históricos de la época. En el desarrollo del estudio, hemos dividido el libro en 6 capítulos y en cada uno he querido analizar los aspectos más importantes de la historia de Urnieta: el gobierno político municipal anterior y posterior a la exención, la base económica del territorio, la Iglesia y vida religiosa en la época y también las Casas y Caserías. En el último capítulo, el más complejo de realizar, he intentado hacer un ensayo de un padrón histórico, dando vida a la mayoría de las casas de la época y estudiando el Derecho consuetudinario, base y distintivo de la del Derecho vasco, frente al derecho castellano. ¿Cómo ha sido el proceso de investigación? Ha sido un proceso muy laborioso; es lo que más tiempo me ha llevado, porque para abordar el estudio con rigor he tenido que acudir a consultar los archivos foráneos, ya que Urnieta no contaba con un archivo propio. En primer lugar he consultado los archivos municipales cercanos, los que aquellas villas a cuya jurisdicción se sometieron sus vecinos, Hernani y San Se- La presentación del libro se realizará el 6 de mayo a las 19:30 en Lekaio y estará a la venta a partir de junio en el Ayuntamiento y en la Biblioteca. bastián, con el serio contratiempo de que el archivo donostiarra prácticamente desapareció en la quema de la ciudad en 1813. Hernani, por el contrario, siendo uno de los archivos municipales más ricos de Gipuzkoa, nos ha aportado importante información, al igual que el archivo municipal de Asteasu, cabeza de la alcaldía mayor de Aiztondo, en la que se hallaba integrado nuestro pueblo. También he tenido que ir al Archivo Diocesano de Pamplona, ya que esta era la Diócesis en la que se hallaba inserta Urnieta; a los archivos de la Real Chancillería de Valladolid y General de Simancas, por ser los archivos judicial y de administración del Reino de Castilla al cual pertenecía Urnieta; y especialmente al Archivo Histórico Provincial de Gipuzkoa situado en Oñati, y en menor medida, al Archivo General de Gipuzkoa en Tolosa. Ha decidido entregar todo este fondo documental al Ayuntamiento. He entregado al Ayuntamiento 17 cajas gruesas repletas de documentos organizados, para que Urnieta disponga del núcleo originario de su propio archivo histórico. No solamente quiero hacer entrega de estos documentos al pueblo; sino que también quiero transmitir que, con un poco de entrega y recursos, se puede hacer el núcleo histórico de un pueblo. Seguiré haciendo otras cosas, pero ya doy por finalizado mi trabajo con Urnieta. Me parece que con este estudio he dejado una puerta abierta para ir ampliando el archivo y también un modelo a seguir para otros pueblos. 3 4 UDALA 202 2015 // MAIATZA MAYO Udalak webgune berria du Udalak webgune berria jarri du abian, hainbat berrikuntza garrantzitsurekin. BERTAN herritarren arreta zerbitzua sarean ere eskainiko da aurrerantzean Martxan da Udalak herriaren zerbitzura jarri duen webgune berria. Legealdi hasieratik, hainbat aldaketa egin dira Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetze aldera. Duela urte bete aurkeztu zuen hain zuzen zerbitzu katalogoa, herritarrek udalak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazteko; eta hauek herritarrei gerturatu eta euren erabilera erraztearren, aurrerapauso bat gehiago eman du Udalak webgunera eraldatuz. Plataforma interaktiboa da webgune hau, izan ere, aurrerantzean urnietarrek Udalarekin harreman zuzena izan ahalko dute. Urnietar guztientzat pentsatutako web- gunea da: irisgarria, erabiltzeko erraza eta erakargarria. Helburua, urnietarrekin komunikazio bide berria, gertuagokoa, garbiagoa, errazagoa eta gardenagoa eraikitzea da. Bide horretan, Udalak 2013an egin zuen lehenengo pausoa, zuzeneko eta telefono bidezko arreta pertsonalizatua eskaintzen dituen Bertan arreta bulegoa martxan jarriz. Webgune berriarekin ordea, herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko hirugarren bide bat jarri da martxan: birtuala. Aurrerantzean, urnietarrek tramiteak sarean egin ahal izango dituzte; eta zalantza eta iradokizunak ere luzatu ahal izango dizkiote Udalari. www.urnieta.eus Komunikazioa / Comunicación: Urnietako egunerokotasunaren inguruko informazio osatua eskainiko da, albiste sistemaren eta agendaren bitartez. Horrez gain, Udalaren jardueraren berri emateko hainbat atal daude, iragarki taula, erabakien eta araudien inguruko atala edota kontratatzailearen profilarena esaterako. Se podrá acceder a toda la información actualizada sobre Urnieta (noticias, agenda, publicaciones, etc.). También hay varias secciones para dar a conocer la actividad diaria del Ayuntamiento: tablón de anuncios, acuerdos y normativas, contrataciones, etc. Izapideak / Trámites: BERTAN arreta bulegoan oinarritutako atal berriari esker, tramite ezberdinak sarean egiteko informazio osoa eskaintzen da. A través de la sección BERTAN se ofrece toda la información para realizar los trámites online. Harreman bideak / Vías de contacto: Udalari zuzenean mezuak helarazteko aukera eskaintzen da eta “intereseko helbideak” deritzon atalean, Urnietako zerbitzu guztien inguruko informazio praktikoa aurkitu daiteke: helbideak, harreman bideak, ordutegiak, etab. La web será una nueva vía de contacto directo con el Ayuntamiento a través de la cual se podrán enviar mensajes, quejas y sugerencias. También recoge toda la información práctica sobre los servicios de Urnieta (direcciones, contactos, horarios, etc.). ELKARRIZKETA 202 2015 // MAIATZA MAYO IBON PEÑAGARIKANO SABORDEGI BASERRIKO ABELTZAINA "Guretzat lana eta bizimodua denaren errekonozimendua da sari hau" Euskal Autonomia Erkidegoko Abeltzaintza Ustiapenen XV. Lehiaketan, Esnetako behien lehenengo saria irabazi du Ibon Peñagarikanok gobernatzen duen Urnietako Sabordegi baserriak. Joan den apirilaren 25ean egin zen sari banaketa Gasteizko Arkauteko nekazal eskolan. Errekurtsoen kudeaketa jasangarria egiten duten abeltzaintza ustiategiak saritzea da Eusko Jaurlaritzak zuzendutako txapelketa honen helburu nagusia. Oso pozik agertu da Ibon Peñagarikano irabazitako sariarekin; esnetako behien ustiapenean “bide onetik” doazela esan digu. Zorionak, sari galanta da honakoa. Poz handiz hartu dugu bai. Lehen ere aurkeztu izan gara txapelketara baina, orain arte, Gipuzkoako lehen saria irabaztera iritsi ginen. Aurten ordea Euskadi mailako saria eskuratu dugu eta pozik gaude. Esne behien ustiapenean lehenengo geratu zarete. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritzak hiru kategori saritzen ditu, esnetarako behi-azienda, okelatarako behi-azienda eta esnetarako ardiazienda. Uste dut 200 baserri inguru aurkeztu garela txapelketara, eta handia da lehenengo geratu izana. Zer suposatzen du sari honek zuretzat? 1.800 euroko saria eman digute batetik; baina ekonomikoki baino garrantzitsuagoa da sariak duen esanahia; bide onetik goazela konfirmatzen baitu. Guretzat lana eta bizimodua denaren errekonozimendua da sari hau. Zein dira epaimahaiak saria banatzeko erabili ohi dituen irizpideak? Lehenik eta behin esplotazioko behien elikadura aztertzen dute: nolakoa den, nongoa den… bertakoa izan behar du bazkak; gure kasuan, belarra edo artoa da beti. Ondoren, urte osoko esnearen kalitateari jarraipena egiten diote. Kalitatearen arabera, probintziako lau finalista aukeratzen dituzte. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioetako eta Eusko Jaurlaritzako lau teknikarik bisita egiten dute gero esplotaziora ikus- kapen orokorra egiteko: instalazioak baloratu, ganaduaren egoera eta ongizatea, nola dagoen aztertu, zein lekutan, zer jaten duen, etab. Gure kasuan, esnea ekoizten dugunez, erabiltzen ditugun teknologia berriak ere baloratzen dituzte. Puntuaketa horren arabera ematen da saria. Aterik irekitzen al dizu sari honek? Ateak ireki ez dakit, baina errekonozimendu bat bada. Gure historialean hor azalduko da. Lehen ere izan ditugu bestelako sari batzuk eta polita da. Ni sorpresaz harrapatu nauen bezala, jende asko ere sorpresan harrapatuko du ziurrenik. Azken finean, honekin gizarteari azaldu nahi dioguna da gauzak ondo egiten saiatzen ari garela. 5 6 JAIAK 202 2015 // MAIATZA MAYO Badatoz jaiak! Santa Kruzak lehenengo, San Isidro eguna gero eta Gazte Jaiak ondoren… Aurten ere jai giroan murgilduko da Urnieta maiatzean zehar Maiatza hastearekin batera, jai giroan murgiltzen da Urnieta, eta aurtengoan ere egitarau oparoarekin datoz Santa Kruzak, San Isidro eguna eta Gazte Festak. Igandean, maiatzaren 3an ospatuko dira Santa Kruzak. Aurten, lehen aldiz, Urnietako Udalak eta TTAkun Kultur Elkarteak elkarrekin antolatu dute egitaraua, Lasarteko Udalaren laguntzarekin. Helburua egun hau bi udalerrietako herritarrek elkarrekin ospatzea da eta horregatik, goizetik arratsaldera arteko egitaraua prestatu dute. Antolatzaileek goizean goiz Santa Kruzera oinez igotzera animatzen dituzte herritarrak, baina doako autobus zerbitzua ere eskainiko da Urnietatik. Maiatzaren 15erako, berriz, Urnietako Udalak baserritarren elkartearekin batera San Isidro eguna antolatu du. Meza, hamaiketakoa, bertso saioa eta baserritarren arteko bazkaria izango dira festa egun honetako egitaraua osatuko duten ekintzak. Hilabeteari ongi etorria jai giroan eman zaionez, agurra ere festa giroan emango zaio. Era honetan, maiatzaren 29tik 31ra ospatuko dira aurten Gazte Festak. Urnietako Udala eta elkarteek osatutako jai batzordea buru-belarri ari dira hiru egunetako egitarau zabala eta parte hartzailea antolatzen. GAZTE FESTAK Gazte Festak maiatzaren 29, 30 eta 31n ospatuko dira aurten. Egitarau zabala antolatzen ari dira Udalak eta herriko elkarteak elkarlanean hiru egunetan Urnieta giro paregabeaz blaitzeko asmoz. Oraindik ere jai batzordeak eta elkarteek lanean dihardute jarduerak antolatzen, beraz ondorengo egitarauaz gain, aurreraxeago jakinaraziko diren ekintza gehiago ere egingo dira asteburu horretan. Jai giroa ziurtatuta dago! Larunbata, maiatzak 23 patuko da Pausokak eta Poxta Zaharrek antolatua. Arratsaldeko zazpietan herriko buruhandi eta erraldoien kalejira egingo da Bosko Anitz Txarangarekin kaleak girotzen joateko asmoz. 20:00etan Udaletxean jaiei hasiera emateko txupinazoa egingo da eta ondoren, Egape Dantza taldeko dantzarien emanaldia izango dugu. Gauean Poxta zaharrek antolaturiko koadrilen afariak eta musika kontzertuak luzatuko dute eguna. Por la tarde parque juvenil y chocolatada organizada por el Gazteleku en la plaza Plazido Muxika. A la misma hora, maratón de futbol solidario en el campo de futbol del parque de Burnibide organizado por Pausoka y Poxta Zahar. A las 19:00 pasacalle de gigantes y cabezudos con la Txaranga Bosko Anitz. A las 20:00 chupinazo de inicio de fiestas desde el ayuntamiento. A continuación, actuación del grupo Egape Dantza Taldea. Por la noche, cena de cuadrillas y conciertos organizados por Poxta Zahar. Jaien aurrerapen gisa, maiatzak 23an, larunbat goizean zehar Benjamin festa egingo da kiroldegian, Urnietako eskola kirol kontseiluak antolatuta. Arratsaldean, Izurde klubak antolatutako gimnasia artistiko erakustaldiaz gain, Adarra elkarteak antolatutako Judo erakustaldiak egingo dira. Fiesta Benjamin 2015 en el polideportivo, organizado por el Consejo de deporte escolar de Urnieta. A continuación exhibición de gimnasia artística en el polideportivo, organizada por el Club Izurde. Para cerrar la fiesta, exhibición de judo en el polideportivo organizada por el club Adarra. Ostirala, maiatzak 29 Jaiei hasiera ematen joateko, ostiral arratsaldean zehar gaztetxoentzat animazio parkea eta Gaztelekuak antolatutako txokolatada izango ditugu Plazido Muxika plazan. Ordu berean, Burnibide parkeko futbol zelaian futbol maratoi solidarioa os- Larunbata, maiatzak 30 Goizean Txanbolin txistulari bandaren dianarekin girotuko dira kaleak. Ondoren, Lekaio Kultur Etxean Urnietako XXII. Argazki Digital Rallyrako izen ematea irekiko da. Egape ikastolako jolaslekuan Puzgarriak egongo dira txikienentzat eta Egape Dantza taldeak antolatuta IX. Urnieta Dantzan jaialdia egingo da. Lesakako Tantirumairu Dantza Taldeari harrera egingo zaio. Jarraian dantza saioak eskainiko dituzte herriko kaleetan eta plazetan 4 edo 5 ibilbidetan banatuta. Eguerdian, Poxta Zaharrek antolatutako anplipoteoa eta herri bazkaria izango dira. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera Idiazabal kalean zehar, Euskadiko Emakumeen Txirrindulari Txapelketaren barruan, Urnietako II. Saria korrituko, Tolosa Txirrindularitza elkarteak antolatuta. Habitantes de Innsmouth rol taldeak antolatuta, eszenografia tailerra eskeiniko da Urbita 6 helbidean kokatutako beraien egoitzan. Bostetatik aurrera haurrentzako ikuskizuna 202 JAIAK 7 2015 // MAIATZA MAYO SANTA KRUZ JAIA SAN ISIDRO EGUNA Maiatzak 3, igandea Maiatzak 15, ostirala 11:00 Meza San Miguel parrokian. Misa en la parroquia de San Miguel. 11:45 Hamaiketakoa Lekaio kultur etxean. Hamaiketako en Lekaio. 12:15 Bertso-saioa Lekaio kultur etxean. Bertsolaris en Lekaio. 14:00 Baserritarren bazkaria Zaldundegi jatetxean / Comida en el restaurante Zaldundegi. izango da San Juan Plazan eta Azkorte kaleko haur parkean SUPER H muralaren margoketa egingo da. Herri bazkariaren ondoren eta Poxta Zaharrek antolatuta, jolas kooperatiboak antolatuko dira elektrotxarangak lagunduta. Arratsaldea agurtzeko, Egapek antolatutako Dantza Plazan ekimena izango da 19:00etan San Joan plazan eta gaua Poxta Zaharrek antolatutako kontzertuek girotuko dute. A primera hora, diana con la banda de txistularis Txanbolin. A continuación, inscripción para el XXII. Rally Fotográfico Digital de Urnieta. Hinchables para los más pequeños en el patio de Egape Ikastola. En el marco del IX. Festival Urnieta Dantzan organizado por el grupo de baile Egape Dantza, se realizarán actuaciones de baile en las calles y plazas del pueblo repartidos en 4 o 5 recorridos. Al mediodía, Amplipoteo y comida popular organizados por Poxta Zahar. A partir de las 15:00, Campeonato de Euskadi de Ciclismo Femenino, II premio de Urnieta, por las calles del municipio y orga- nizado por el Club Ciclista Tolosa C.F. También por la tarde, taller de escenografía organizada por el grupo de rol Habitantes de Innsmouth en su sede: Urbita 6. Para los más pequeños, espéctaculo familiar en la plaza San Juan. Más tarde, creación de un mural SUPER H en el parque infantil de la calle Azkorte. Después de la comida popular, Juegos cooperativos con la Electrotxaranga en la calle Idiazabal organizado por Poxta Zahar. A las 19:00 iniciativa Dantza Plazan en la plaza San Juan. Por la noche, conciertos organizados por Poxta Zahar. Igandea, maiatzak 31 Urnietako Txanbolin txistulari bandaren dianak esnatuko ditu urnietarrak eta eguerdian elizako zimitorioan emanaldi berezia eskainiko dute. Jarraian, Urnietaren 400 urteurrena ospatzeko, Gaztetxoen Dantza Soka egingo da San Joan plazan Egape Dantza taldeak antolatuta. Arratsaldean, Habitantes de Innsmouth rol taldearen egoitzan mahai eta karta jokoak izan- go dira. Arratsaldean Udaletxe azpian gaztetxoentzat aurpegi margotzea, globoflexia, gatzezko lepoko eta eskumuturreko tailerrak egingo dira eta ondoren erraldoi eta buruhandien kalejirak girotuko du herria. Arratsaldeari jarraipena emateko erromeria egingo da San Joan plazan. Jaiei amaiera emateko, txupinazoa eta azken traka botako dira gauean. A primera hora, diana con la banda de txistularis Txanbolin y al mediodía actuación musical en el atrio de la iglesia. A continuación, Dantza Soka juvenil en la plaza San Joan, organizado por Egape Dantza Taldea para conmemorar el 400 aniversario de Urnieta. Por la tarde, juegos de mesa y cartas organizados por el grupo de rol Habitantes de Innsmouth en su sede: Urbita 6. A la misma hora, talleres de maquillaje, globoflexia y collares y pulseras de sal para jóvenes. Más tarde, pasacalle de gigantes y cabezudos. Hacia final de tarde, romería en la plaza San Joan. Seguido, chupinazo de fin de fiestas y traca final. 8 HAUTESKUNDEAK 202 2015 // MAIATZA MAYO Maiatzaren 24an ospatuko dira Udal eta Foru Hauteskundeak Lekaio Kultur Etxean dagokien mahaian bozkatu ahal izango dute 18 urtetik gorako urnietarrek 2015eko maiatzaren 24an, igandea, bi hauteskunde desberdin izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan: udal hauteskundeak batetik, eta Euskadiko lurralde historikoen batzar nagusietarako hauteskundeak bestetik. Herritarrek udaleko gobernurako zinegotziak hautatu ahal izango dituzte beraz, bai eta Gipuzkoako batzar nagusia osatzen duten batzarkideak ere. Urnietan Lekaio Kultur Etxean (San Juan z/g) eman ahal izango da bozka maiatzaren 24an, goizeko 9:00etatik gaueko 20:00etara. Sarreran zehaztuko zaio bozkatzaileari, abizenaren lehen hizkiaren ara- bera, zein mahaietan bozkatu beharko duen. Apirilaren 22an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean datozen Udal Hauteskundeetara alderdiek eta herri plataformek aurkeztutako hautagai zerrendak. Orotara, Urnietan aurten bost hautagai talde aurkeztu dituzte Udal bozetarako: Aulki Zuriak, EAJ, EH Bildu, PP eta PSE-EE. Azken hilabeteotan alderdi politiko bakoitzak bere hautagaiak eta udal programa aurkeztu ditu. http://elecciones.gipuzkoa.net/ web orrialdean kontsultatu daitezke aurkeztutako hautagai guztien zerrendak. Hauteskun- de kanpainari dagokionez, maiatzaren 8tik 22ra ekingo diete alderdiek euren herri programa defendatzeari. Irisgarritasuna bermatuta egongo da bozka gunera, nahi duen orok bere botoa eman dezan. Hala ere, maiatzaren 24an bozka pertsonalki eman ezin duenak, posta bidezko botoa emateko eskubidea izango du maiatzaren 14a baino lehen. Eskaera egiteko inprimakiak postetxeetan eskatu daitezke. Hauteskundeen prozeduren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net/elecinf web orrialdea bisitatu. El 24 de mayo se celebrarán las Elecciones Municipales y de Juntas Generales Los y las urnietarras mayores de 18 años podrán votar a lo largo del día en Lekaio El domingo día 24 de mayo de 2015, van a tener lugar en la Comunidad Autónoma Vasca dos elecciones diferentes. La primera se refiere a las Elecciones Municipales y la segunda a las Juntas Generales de los Territorios Históricos de Euskadi. Por lo que los y las urnietarras podrán elegir a la concejalía que gobierna el Ayuntamiento y también a los cargos junteros que componen la Junta General de Gipuzkoa. Las urnas de votación estarán abiertas durante el domingo 24, de 9:00 de la mañana a 20:00 de la tarde en Lekaio (San Juan, s/n). En la entrada del centro se les indicará a los elec- tores la mesa de votación que les corresponde. Las candidaturas presentadas por los partidos políticos y las plataformas locales para las Elecciones Municipales se publicaron el pasado 22 de abril en el Boletín Oficial de Gipuzkoa. En Urnieta, se han presentado en total cinco grupos candidatos: EH Bildu, Escaños Blancos, PNV, PP y PSEEE. Estos últimos meses, cada partido político ha ido presentado a sus candidatos y su programa electoral. Se pueden consultar todas las candidaturas en la web http://elecciones.gipuzkoa.net/ . Las cam- pañas electorales, por su parte, se desarrollarán entre el 8 y el 22 de mayo. La accesibilidad a las mesas electorales estará asegurada, para que todas las personas puedan ejercer su derecho a voto. Además, aquellos urnietarras que no puedan ir a votar el 24 de mayo, podrán tramitar su voto por correo antes del 14 de mayo, solicitando el impreso en cualquier oficina de correos. Para mayor información sobre el procedimiento de las elecciones municipales y forales, visitar la página web del Gobierno Vasco www.euskadi.net/elecinf. GAZTERIA 202 2015 // MAIATZA MAYO Eman ezazu izena aurtengo udalekuetan! El verano se está acercando y, como cada año, el ayuntamiento de Urnieta ha organizado colonias de verano para los más pequeños. Se ofrecerán dos tipos de programas: colonias abiertas y colonias deportivas. Eguzkitan Blai udalekuak 2003 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta uztailaren 1etik 30era bitartean antolatuko dira, astelehenetik ostiralera. Kirol Udalekuak, berriz, 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoei daude zuzenduta. Kasu honetan, bi ziklo egingo dira: ekainaren 29tik uztailaren 10era lehena eta uztailaren 13tik 24ra bigarrena. Udaleku hauetan hainbat kiroletan parte hartzeko aukera izango dute haurrek: herri kirolak, igeriketa, badmintona, munduko jolasak, snorkel, beisbola, tenisa, etab. Bi kasuetan, udalekuen zerbitzua goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara izango da. Dena den, zaintza bereziak kontratatu ahal izango dira goizeko 08:30etatik, eguerdiko 13:30ak arte. Plaza mugatuak direnez, Urnietako neska-mutilek lehentasuna izango dute; eta Eguzkitan Blai Udalekuetan, Txusakako taldean, auzokideek izango dute lehentasuna. Bi udalekuak euskaraz izango dira. Izena emateko bi aukera daude: BERTAN bulegoan, astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara; edo LEKAIO kultur etxean, astelehenetik ostiralera 09:00eta- tik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (ostegun arratsaldetan itxita). Behar bezala betetako inskripzio orria eta ordainagiriaren kopia (inskribatutako haurraren izen abizenekin) aurkeztu behar dira izena ematerakoan. Epea Maiatzaren 8an amaituko da. Animatu eta prestatu uda garairako! Tablas de precios · · · · · Cómo inscribirse Las inscripciones se realizarán antes del 8 de mayo en la oficina BERTAN de lunes a viernes de 7:30 a 14:30; o en Lekaio de lunes a viernes de 9:00 a 13:00 y de 16:00 a 18:00 (jueves a la tarde cerrado). Se deberá entregar el impreso de inscripción cumplimentado y la copia del abonaré (con el nombre y apellidos del inscrito/a). Ordainketa egiteko kontu zenbakia: Nº de cuenta: Kutxabank: 2095 5068 64 1061618392 Gaztelekuko Aste Santuko ekintzak arrakastatsuak izan dira · · · · · EGUZKITAN BLAI COLONIAS ABIERTAS Cuota individual: 114€ 2 hermanos/as matriculados/as: 102 € cada uno/a 3 hermanos/as matriculados/as: 91 € cada uno/a Cuota receptores de ayuda social: 22,80 € Servicio de guardería Turnos: 8:30-10:00 / 9:00-10:00 / 9:3010:00 / 13:00-13:30 Precios: 30 min.: 16 € 1 hora: 30 € 1 hora y 30 min.: 39 € 2 horas: 43 € KIROL UDALEKUAK COLONIAS DEPORTIVAS Cuota individual: Socio: 93 € No socio: 105 € 2 hermanos/as matriculados/as: Socio: 84 € No socio: 94 € 3 hermanos/as matriculados/as: Socio: 74 € No socio: 84 € Cuota receptores de ayuda social: Socio: 18,60 € No socio: 21 € Pasa den Aste Santuetako oporraldian, martxoak 30etik apirilak 10era bitartean, Gaztelekuak hainbat ekintza eskaini zizkien herriko nerabeei. Jolasak, kirol jarduerak, musika topaketak… Ondo pasatzea, parte hartzea bultzatzea eta gai ezberdinetan sentsibilizatzea ziren helburuak eta guztiak bete dituztela adierazi dute Gaztelekuko hezitzaileek. Guztira 69 neska mutilek hartu dute parte ekintza ezberdinetan. Orokorrean pozik agertu dira hezitzaileak parte hartzearekin, baina zenbait ekintzatan bereziki parte hartze altuagoa espero zutela adierazi dute. Arrakasta gehien izan duen irteera, Irrisarri Land-era egindako egun pasa izan zen. 28 gazte animatu ziren guztira Igantziko abentura parkera eta egun zoragarria pasa zuten. 9 10 IKASTETXEAK 202 2015 // MAIATZA MAYO IEgape Ikastola Elkarrekin disfrutatuz Egape Ikastolak duen Elkarbizitza Proiektuaren helburuetariko bat adin desberdinen artean elkar bizitzea da. Zahartzarorekiko errespetua berreskuratu eta aldarrikatu nahian, Egapeko ikasleok, Eguneko Zentroko aitona-amonekin, hiru ekintza eraman ditugu aurrera iaz hasitako esperientziarekin jarraitzeko asmotan. Lehenengoa, Gabonetan burutu zen: guraso, irakasle eta ikasleok zentroko aitona-amonei Gabon kantak abestu genizkien. Bigarrena,otsailaren hasieran, Santa Agedarekin batera, bostgarren mailako ikasleok koplak abestuz agurtu genituen aitona-amonak. Eta hirugarrena,martxoaren 17an eta 24ean, 4. mailakook aitonaamonekin batera mahai-jokoetan aritu ginen. “Beteranoek” eskarmentu handikoak ziren eta abilezia handia erakutsi zuten partxisean,kartetan eta dominoan. Giro atsegin eta ederrean pasa genuen goiza. Esperientzia oso aberasgarria izan da elkarrekin disfrutatuz asko ikasi dugulako. IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta Kreatibitatea lantzen Presentación de María ikastetxean orain dela hiru urte Adimen Anitzen metodologia jarri genuen martxan. Gardner psikologoaren ustez 8 adimen daude, 8 garun-sistema nahiko autonomoak: Linguistikoa, Logiko-matematikoa, Espaziala, ZinetikoKorporala, Musikala, Interpersonala, Intrapersonala eta Naturalista. Edonork zortzi adimenak garatzeko gaitasunak ditu eta laguntza eta formazio egokiak jasoz gero 8 adimenetan maila egokira iritsi daiteke. Esaten den bezala “funtzioak organoa egiten du”. Pertsona bakoitzean batera eta era bakarrean funtzionatzen dute. “Denok gara hain ezberdinak hein batean adimen ezberdinen konbinaketak ditugulako” Gardner. Adimen Anitzetan oinarrituta hezkuntza proiektuan kreatibitatea ikasi egiten den zerbait dela sinesten dugu eta ikasketa artistikoa lantzen dugu. Atelierrean arte-lan ezberdinak proposatu ditugu. Eskolak proposatu eta ikasleek materialekin elkar eragin dute. Autonomia eta askatasunez aukeratzea landu da, ikasle bakoitzaren borondate librea errespetatuz eta ahalbideratuz. Aukeratzen eta erabakiak hartzen, aukeratuz eta erabakiz ikasi, erabakitzeko eta hautatzeko ahalmena landuz. Horretarako espazioa, altzariak, materialak egokitu ditugu haurrek aukeratu, ukitu, erabili, probatu, ikertu dezaten. Haurrek materialen eta espazioaren erabilera ikasten ari dira eta bide batez materiala eta espazioa zaintzen. Atelierrak ikasketa artistikoa ikasteko aukerak sortzen dituen espazioa da eta ikasleek esperimentatu dute bakarkako lana eta lan kooperatiboak eginez. Besteak beste astoarekin margotzen dute. Proiektuetan programa artistikoaren bitartez ikasleei baliabideak eskaintzen diz- kiegu kreatibitatea ikasteko eta estetikan hezitzeko ezaguerak eta aukerak zabalduz. Jesus Mari Lazkano pintorea eta EHUko irakasleak dioen bezala “Astoarekin margotzen ikastea ez dago modan baina horrek ez du esan nahi beharrezkoa ez denik” “Pertsonak bere burua eraiki dezan Unibertsitateak baliabideak eman behar dizkio hortik aurrera erantzun anitzak eman ahal ditzan. Nire lana ikasleei baliabideak ematea da beraiek nahi dutena egin dezaten, ez ahal dutena”. AISIA 202 2015 // MAIATZA MAYO IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info 4€ BONO 5: 18 € BONO 10: 30 € SAMBA HELDUENTZAT / ADULTOS MAIATZAK 15 MAYO 22:00 MAIATZAK 17 MAYO 18:30 IURNIETAKO KZ-GUNEA MAIATZEKO ORDUTEGIA HORARIO DE MAYO 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): 943 023 682 · www.kzgunea.net IKASTAROAK / CURSOS Oinarrizko internet Internet básico Oinarrizko Internet ikastaroa Nagusiweb 4-15 16:00-18:00 Castellano Ofimatika Ofimática OpenOffice Writer I 25 16:00-18:00 Castellano OpenOffice Writer II 26 16:00-18:00 Castellano OpenOffice Calc I 27 16:00-18:00 Castellano IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. OpenOffice Calc II 28 16:00-18:00 Castellano CURSOS (DE LUNES A VIERNES): OpenOffice Impress I 29 16:00-18:00 Castellano Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, posta elektronikoa... eta gehiago. Ofimatika - Software librea: Ofimatika munduan, software librearen baldintzak, baimenak... Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. Internet básico: entra en el mundo de Internet, qué es un PC, el correo electrónico... y mucho más Ofimática - Software libre: Ofimática, características del software libre, tipos de licencias.... Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa IT Txartela: Maiatzak 11 eta 21 18:00-20:00 11 16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– [email protected] www.urnieta.eus AGENDA ZINE KARTELERA MAIATZAK 15, OSTIRALA 22:00 “SAMBA” MAIATZAK 17, IGANDEA 18:30 “SAMBA” LIBURUAREN AURKEZPENA MAIATZAK 6, ASTEAZKENA Lekaio kultur etxea / 19:30 “Urnieta, de Tierra a Villazgo (14021615)” liburuaren aurkezpena, Rosa Ayerberen eskutik. PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO MAIATZA / MAYO KONTZERTU DIDAKTIKOA MAIATZAK 8, OSTIRALA Sarobe A.E.G. / 10:00 Lourdes Iriondo Musika Eskolako irakasleek kontzertu didaktikoa eskainiko dute herriko ikastetxeetako txikienentzat. Ipuin bat kontatuko zaie eta hainbat instrumentu ezberdin ezagutu eta entzuteko aukera izango dute. Eskolei zuzendutako ekitaldi itxia da. JAUNARTZEAK MAIATZAK 9-10 HITZALDIA: EUSKADI-PANAMA ESPEDIZIOA MAIATZAK 13, ASTEAZKENA Gaztegunea (Idiazabal 13) / 19:00 SAN ISIDRO EGUNA San Miguel Eliza / 11:00 MAIATZAK 15, OSTIRALA + 2 ORRIALDEA + 6.-7. ORRIALDEAK SANTA KRUZ JAIAK Azkorte ermitaren inguruak UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK + 6.-7. ORRIALDEAK MAIATZAK 24, IGANDEA MAIATZAK 3, IGANDEA Bozka emateko: Lekaio / 09:00-20:00 MATRIKULAZIOA HAURRESKOLAN + 8. ORRIALDEA GAZTE FESTAK MAIATZAK 4-13 Etxeberri Plaza, 2 · Tel.: 943 334 036 MATRIKULAZIOA MUSIKA ESKOLAN MAIATZAK 4-11 Matrikulak berretsi edo baja izapidetzeko epea / Renovación de matrículas y tramitación de bajas. MAIATZAK 13-22 Aurrematrikula berriak egiteko epea / Nuevas prematrículas. ANTZERKIA: “LA VERDADERA HISTORIA DE ROMEO Y JULIETA” MAIATZAK 10, IGANDEA Sarobe A.E.G. / 19:30 Ezezagunok / Los Desconocidos Antzerki Elkartea. Una adaptación readaptada para los actores y actrices de Ezezagunok. Sarrera: 4 euro. MAIATZAK 29-31 + 6.-7. ORRIALDEAK PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK EKAINAK 3, ASTEAZKENA Egape ikastolako pilotalekua / 17:30 Iñistorra elkarteak antolatuta. Sarrerak aurrez salgai, 7 euroan.
© Copyright 2025 ExpyDoc