19. Korrika Ibilbidea b 2 Elkarrizketa b 3 Hasiera b 8 2.161 kilometroko zeharkaldia zazpi lurraldeetatik Asier Amondo: «Lantaldean dago Korrikaren balioa» Lehen aldiz abiatuko da Korrika Urepeletik; bihar, 17:00etan 2015eko martxoaren 18a Testuak: Iñaki Lasa Etura BOB EDME Abia hadi, Korrika! Urepeletik Bilbora, bihar hasiko da 19. Korrika. Euskal Herria zeharkatuko du AEKren lasterketak datozen 11 egunotan, euskararen aldarria zabalduz. II b 19. Korrika BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a Iritsi da 19. Korrika. Urepelen hasiko da, Nafarroa Beherean, eta Bilbon bukatu, 2.161 kilometroko ibilbidea egin ostean. Herritarrak euskahalduntzea dute xede aurten. B Urepeletik, denok Korrikara Angelu Baiona Bakio Hazparne Lekeitio Algorta Ortuella Bilbo Donostia Ondarroa Gernika Zamudio Zarautz Irun Helmuga Zalla Arrigorriaga Dantxarinea Bera Etxebarri Hernani Durango Elizondo Banka Berastegi Areatza Donibane Garazi Tolosa Arrasate Maule Baigorri Eibar Urepele Amurrio Irteera Itsasondo Aurizberri Altsasu Berriozar Gasteiz Etxauri Iruñea Trebiñu Gares Irunberri Lizarra Tafalla Oion 2.161 Lodosa kilometro Martxoak 19, osteguna Urepele Banka Baigorri Donibane Garazi Martxoak 20, ostirala Maule Hazparne Dantxarinea Elizondo Iruñea 00:34 06:31 09:45 12:06 20:43 Bera 14:50 Baiona 23:25 Martxoak 22, igandea Angelu 00:43 Donostia 08:53 Zarautz 15:31 Martxoak 23, astelehena Itsasondo 00:10 Arrasate 08:00 Durango 14:10 Eibar 17:00 Ortuella Lodosa 00:51 Gares Lizarra Martxoak 28, larunbata Etxauri Altsasu Gasteiz Areatza Martxoak 21, larunbata Berriozar 00:03 Berastegi 05:33 Ondarroa 21:38 Martxoak 24, asteartea Lekeitio 01:30 Martxoak 25, astezkena Zalla 00:20 Amurrio 06:50 Cascante Tutera Tafalla 11:23 12:21 19:20 Arrigorriaga Martxoak 29, igandea Etxebarri 00:34 Tolosa Hernani 07:11 10:19 Gernika Bakio 04:38 08:38 Trebiñu Oion Martxoak 27, ostirala Irunberri 00:39 Zamudio Bilbo 05:41 07:23 Irun 13:11 Algorta 14:10 Martxoak 26, osteguna Aurizberri 09:32 Amaiera 12:30 ITURRIA: AEK 17:00 17:58 19:03 20:08 Tutera Cascante 20:32 14:12 20:42 ihar hasi, eta martxoaren 29ra arte. Hemeretzigarrena. Euskahaldun. Urepeletik Bilbora. 11 egun, 235 ordu eta erdi, eta 2.161 kilometro. Hainbat bizipen errepideetan. Beste hainbat irribarre eta oihu. Izerdia. Harrotasuna. Zazpi lurralde. Nazio bat. Hizkuntza baten alde. Euskara. Hitz hutsalak izan zitezkeen, baina hori baino gehiago dira, askoz gehiago. Nortasuna baitute 19. Korrikan. Bihar hasiko da bi urtez behin Euskal Herriko kaleak euskara giroz betetzen dituen lasterketa. Karrikak euskaltzalez mukuru, gainezka edo leporaino betetzen dituena. Lehen aldiz igaroko da Korrika Urepeletik: 340 bat biztanle dituen herri txiki horretatik abiatuko da Euskal Herriko hiri handienera, 350.000 biztanle baino gehiago dituen hirira. Landa gunetik metropolira. Xalbadorrek lekukoa Arestiri. Odolaren mintzoa-tik Harri eta Herri-ra. Badira bi urte Amets Arzallusek 18. Korrikako mezua irakurri zuenetik. Bi urte euskalakariek euskara elkarri eman ziotenetik. Martin Ugalde kultur parkean (Andoain) hasi zen Korrika hura, eta BERRIA egunkariko bi langilek hartu zuten lehendabizi hamaika esku ukitzekoa zen lekukoa, Remigio Mendibururen eskulana. Egurrezkoa. Ikurrinarekin. Mezua barnean daramana. Euskaraz ari zen euskalakari hura euskahalduna da orain, euskaraz mintzo dena ere ahaldundu daitekeelako. Euskaldunek izango dute boterea datorren aste eta erdian. Korrika haien herrietatik pasatzean, gehiengoa izango dira. Euskal Herriak euskaraz bizi nahi duela erakutsiko dute; herria zutik mantentzeko, hizkuntza bizirik mantendu behar dela. Datozen 11 egunek indarberrituko dute euskara. Beste bi urterako, bederen. Urepeletik Bilbora, abia hadi Korrika! 17:39 20:25 00:17 06:08 12:25 20:08 23:17 BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a 19. Korrika b III Hainbat Korrikatan eskarmentua itzalean hartu ostean, lehen planora jauzi egin du Asier Amondok (Laudio, Araba, 1969). Lehen aldia du arduradun gisa. Ia bi urte dira Korrikako koordinatzaile kargua hartu zenuenetik. Zer moduz bizi duzu lehen Korrika hau? Ondo, oso gustura nago. Niretzat, mugarria urriaren 1ean izan zen, lantalde guztia orduan hasi baitzen lanean. Bertigo guztia aldez aurretik izan nuen. Dena bideratua dugu dagoeneko; guztia martxan dago. Gainera, nire ustez, Korrikaren ezaugarri nagusia da ez dela pertsona batena, baizik eta lantaldeak kudeatzen duela. Hor dago Korrikaren balioa. Kargua hartzerakoan «bertigoa» aipatu zenuen, eta lehenengo erantzunean ere erabili duzu hitza. Hainbeste nabaritu al duzu bertigo hori? Ni zerotik ez nintzen abiatzen, 14. Korrikatik nazio mailako batzordean egon naizelako. Baina egia da Korrika gaur egun Euskal Herriaren ikurra dela, eta bertigo hori erantzukizun arlotik zetorkidan. Ikusten duzu oso gauza handia dela, Euskal Herri osoaren zabaleran dagoela. Maila pertsonalean ere eragin dit aldaketa. Orain arte ikusezina nintzen; orain asko ikusten naute. Hainbat kontu aldatu egin behar izan ditut: harreman instituzionalak landu, ezagutu jende berri asko... Edurne Brouard ordezkatu duzu. Hitz egin al duzue azken egunotan? Edurnerekin sarri egoten naiz. Telefonoa beti piztuta dauka niretzat. Zalantza baten aurrean beti eskatzen diot aholkua: «Hau zelan egingo zenuke?». Edurne makulu garrantzitsua da niretzat, konfiantza eta segurtasunerako. Urepeletik Bilbora abiatuko da bihar Korrika. Zergatik Urepele? Askotan aipatzen dugu Korrikak baduela idatzi gabeko arau bat; aurreko edizioa amaitu den herrialdetik abiatzen da hurrengoa. Hemezortzigarrena Baionan amaitu zen, eta Urepeletik abiatzeko proposamena jaso genuen. Inoiz ez gara handik pasatu. Tokia berria da guretzat, eta haientzat ere berria da dena. Urepele leku enblematiko eta sinbolikoa da; Xalbadorren jaioterria da. Sinbolismo handia du hautuak: landagune batetik, metropoli handi batera, Bilbora; Xalbadorren jaioterritik, Arestiren herrira. Euskara ikasleak izan zenituzten gogoan 18. Korrikan. Aurten aukeratutako mezua euskahaldun da, jendea euskararen alde ahalduntzea. du bere inguruan; ilusio handia sortzen du; emozio asko eragiten ditu... Emozio horiek 2.100 kilometroetan izaten dira, herriz herri, auzoz auzo. Hor ikusten dugu jendeak euskaraz bizi nahi duela gurean, euskaraz iraun nahi duela. Euskal Herri euskalduna eta ahalduna nahi dugu; hori bada Korrikak luzatzen duen mezuetako bat. Inoizko pluralena izan zen azken Korrika; Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek parte hartu zuten. Bide berari heltzea da helburua, ezta? Bai, noski. Gure helburua indar metaketa da. Horretarako, Korrikara ahalik eta jende gehien etortzea da gure helburua, bat egitea mezuarekin. Ahalduntze horretan, denok gara beharrezkoak. Ezin dugu ahaztu Korrika gurea dela, guretzat dela, eta guk egiten dugula, guztion artean. Nafarroan, baina, babes instituzionala ez da hain argia. Urtarrilean Iruñean egin zenuten aurkezpenean esan zenuen aurtengo Korrika «inoiz baino beharrezkoagoa» dela. Bai. Aurtengo Korrika behar-beharrezkoa dugu. Nafarroako Gobernuak bideratutako politika genozida horretan, euskararen kontrako jarrera sutsua erakusten du hainbat arlotan, eta zuzenean eragiten digu. 2012tik ez dugu diru laguntzarik jasotzen helduen euskalduntzerako. Horregatik, Korrika beharrezkoa dugu arlo ekonomikoan, AEK-k jarrai dezan zerbitzua ematen ganoraz, kalitatearekin, Euskal Herriaren zabaleran. Ezin utzi aipatu gabe Korrika Kulturala. Oihartzun handia du. Korrika Kulturala urtarril hasieran aurkeztu genuenetik, etengabe izan ditugu ekitaldiak. Bost estreinaldi izan ditugu: Fausto antzezlana, Hordago ardo dastatze enologiko-plastikoa, Pirritx eta Porrotxen Txo, MikMak txikia lana, Bertsolaritzaren sekretuak eta bertso-korrika. Horiek dira nazio batzordeak proposatutakoak, baina herriz herri milaka ekitaldi egiten dira. Zabalkunde handia hartu du, gero eta indar handiagoa. Jendeari ez diogu eskatu soilik egin nahi; gozatzeko aukera eman nahi diegu. Asko laguntzen dizuete herrietako batzordeek. Korrika pentsaezina litzateke herrietako eta auzoetako batzorderik gabe; berrehun bat ditugu. Horiek barik, ezinezkoa litzateke. Korrika auzolana eta elkarlana da; bestela, ezingo genuke Urepelen abiatu eta Bilbon amaitu. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS «Lantaldean dago Korrikaren balioa» Asier Amondo b Korrikako arduraduna Euskaldunen indar metaketan eta Korrikaren ahalmenean sinesten du Korrikako arduradun berriak. Auzolanaren garrantzia nabarmendu du, «beharrezkoa» baita euskararen etorkizuna bermatzeko. Aurreko Korrika amaitu genuenean, «eta orain zer?» galdetu genuen balorazio prentsaurrekoan. Korrikan indar metaketa izugarria lortzen dugu, baina, behin amaituta, globo baten moduan galtzen du indarra. Hori adierazi nahi genuen «eta orain zer?» galderarekin. Hori nahi dugu, denok jarrera bera izatea, eta ahalduntze edo euskahalduntze horrekin indar metaketa egitea, indar hori biderkatzailea izan dadin. «Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen», esan zuen Amets Arzallusek 18. Korrikako mezua irakurri zuenean. Xalbadorrek esan zuen herria eta hizkuntza bata bestea gabe ezin direla bizi. Baina jabetzen al gara horretaz guztiaz? Euskararen ahalmenaz? Gure gaitasunak edo ahalmenak euskararen sustapena izan behar du. Horixe da Korrikaren nahia: euskara sustatzea eta eremu guztietara zabaltzea. Pentsatzen dugu euskararen herririk ez dela izango euskararik ez badago. Ahalduntze horrek bat egiten du Xalbadorrek eta Amets Arzallu- «Korrikara ahalik eta jende gehien etortzea da gure helburua, bat egitea gure mezuarekin» sek esandakoarekin. Guk ideia horri jarraipena eman nahi izan diogu. Ahalduntze horretan lagungarri den figuretako bat Durangoko Azoka da. Hain justu, aurten omendu duzue. Durangoko Azokak 50 urte beteko ditu aurten. Ahalduntze eta euskahalduntze eredua izan da. Liburu azoka gisa sortu zen, eta liburu eta disko azoka bihurtu zen gero. Gaur egun, euskal kultura- ren erakusleiho nagusietako bat da. Asko erakutsi digu Durangoko Azokak. Auzolana beharrezkoa da euskararen etorkizuna bermatzeko Jendetza mugitzen du Korrikak; erakartze ahalmen handia du. Baina nabari al duzue gero euskaltegietan Korrikak piztutako suaren garra? Horrekin gabiltza azaroan kanpaina abiatu genuenetik. Ez dugu nahi Korrikaren mezua martxoaren 30ean diluitzea eta amaitzea. Euskahaldun hori nahi dugu, lelo ahaltsua iruditzen zaigulako. Korrikaren gar horri bizirik eutsi nahi diogu, edizio batetik bestera indar berriak hartzeko eta gauza berriak egin ahal izateko. Horretarako, hainbat eragileren konplizitatea behar dugu. Izugarrizko sasoia du Korrikak. Zein da arrakastaren gakoa? Korrikaren indarra berezkoa da. Plurala da; jende asko mugitzen IV b 19. Korrika BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a Erdaldunak euskararen mundura erakartzeko erabili beharreko estrategien inguruan aritu ziren, joan den astean, Martin Ugalde foroan. Erdaldunak euskalduntzen uskaldunak ahalduntzea, boterea izatea da aurtengo Korrikaren helburua; hots, euskahalduntzea. Erronka horri egunero egiten dio aurre AEK-k, helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez herritarrak euskarara gerturatuz. Lan eskerga horretan, oasi bat da Korrika; euskararen 11 eguneko indar erakustaldi masiboa. Biharamuna, baina, gogorra izan ohi da, eta babes hori ikasgeletan irudikatzea da euskaltegien buruhaustea. Ideia horren harira, Nola euskahaldundu erdaldunak? izeneko mahai ingurua antolatu zuten joan den astean Martin Ugalde foroan. Egoeraren diagnosia egin beharrean, aurrera begiratzeko ildoak zehazten saiatu ziren euskalgintzako hiru pertsona ezagun: Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako E Hezkuntza Politikarako sailburuordea, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Iñaki Martinez de Luna soziolinguista. «Ea etxera ondorio sorta batekin itzultzen garen», adierazi zuen Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusi eta mahai inguruaren bideratzaileak. Hainbat ideia interesgarri plazaratu zituzten solaskideek. Poziktibity kanpaina hizpide hartuta, euskararen erabilera «prestigiatzearen» garrantzia nabarmendu zuen Baztarrikak. «Euskaraduna euskal hiztun bihurtu behar dugu». Euskara erabiltzen dela ikusteak erdaldunak erakarriko lituzkeela irizten dio. «Euskaradunak euskahalduntzea izan daiteke erdaldunak euskaldun bihurtzeko modua. Naturaltasunez hitz eginez gero, erdaldunak beharrezko sentituko Iñaki Martinez de Luna, Patxi Baztarrika, Mertxe Mugika eta Paul Bilbao, Martin Ugalde foroan. JON URBE / ARGAZKI PRESS du komunikazio premia asetzeko euskaraz jakitea». Pertsonak bakarrik ez, «espazioak ere» euskaldundu behar direla ohartarazi zuen Bilbaok. Herritarrak erakartzeko «emozioek» duten garrantziaz mintzatu zen. Kontseiluko idazkari nagusiaren iduriz, euskaltegietan euskaldun bihurtutako ikasle ohiak dira mezu hori luzatzeko igorle egokienak. Erdaldunak erakartzeko ahalegin horretan, «egunerokoan elikatzen ditugun» ideiez jardun zen Bilbao. Hiru aipatu zituen: euskara inposizioekin lotzea, euskara zaila dela ziurtatzea eta gutxi erabiltzen dela esatea. Ideia negatiboak hirurak. Horregatik, «hobeak dira» elkarbizitzarekin eta elkartasunarekin lotura duten mezuak. Horren harira, estrategia gisa liskarretan ez sartzearen garrantzia azpimarratu zuen Martinez de Lunak: «Istilutan ibilita ez da jendea erakartzen. Gizarteak ez du liskarrik nahi: eroso bizi nahi du». Soziolinguistaren ustez, huts egin da erdaldun guztiei mezu bera helarazita. «Erdaldun guztiak ez dira berdinak». Hiru erdaldun mota identifikatu zituen: euskaltzaleak direnak, euskararen kontra daudenak eta erdibidekoak —gehiengoa—. Bakoitzarekin lotutako itauna ere letasunaren parametroetan» oinarritu direla beti euskararen aldeko mezuak, eta, bestelako kolore politikoak erakartzeko, beste diskurtso bat erabili behar dela. Bilbaok ere hitz egin zuen identitateari buruz: «Identitateak eman du motibazioa orain arte; hor egin dugu arrantza, Euskararen indar erakustaldia baina, zoritxarrez, oraindik arrain asko dago kala da Korrika; biharamunean horretan». babes hori euskaltegietan Arreta nonbait jartzeirudikatzea da buruhaustea kotan non jarri beharko Erdaldunak euskarara litzatekeen galdetu zien erakartzeko emozioak Mugikak solaskideei. Bileta balio gustagarriek duten baorentzat, gakoa da indarra nabarmendu zuten egunerokoan elikatu nahi den ideia zein den plazaratu zuen. «Euskaltzale zehaztea, «jendeak euskararen asko zergatik ez dira euskaldun- inguruan duen jarreran eragin du? Zertan oinarritzen dira kon- hobea izateko». Arreta «minitrakoak? Ez legoke gaizki haiek moetan» jartzearen alde azaldu desaktibatzea. Heldulekuak be- zen Baztarrika, «euskara erdalhar ditugu ez arre ez so daudene- dunentzat arrotza izan ez dadin». kin». «Agendan» egotearen garrantzia Identitatearen gaia ere mahai- nabarmendu zuen Martinez de gaineratu zuten. Martinez de Lu- Lunak, baina betiere transmitinak nabarmendu zuen «abertza- tzen dena zainduz. BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a VI b 19. Korrika Durangoko Azoka omenduko du aurtengo Korrikak, euskal kulturgintza sustatzeko 50 urtez egindako lanaren aitorpen moduan. Iazko azokan egin zuten omenaldia, Ahotsenea gunean. Mende erdiko lanari omenaldia, esker onez ende erdi beteko ditu aurten Durangoko Azokak euskal kultura sustatzen. Efemeride hori baliatuta, omenaldia egingo dio 19. Korrikak. Frankismoaren diktadura indarrean zen urteetan jaio, eta ordutik etengabe hazi da azoka, euskal kulturgintzako ezinbesteko bilgune bihurtzeraino. Iazko datuek argi erakusten dute Durangoko Azokak hartu duen garrantziaren tamaina: lau egun, 245 erakusmahai, 330 berritasun, 150 ekitaldi, 500 sortzaile, 700 pertsona lanean. Astelehenean igaroko du Korrikak Durango (Bizkaia), eta kilometroa erosi du Gerediaga elkarteak. Nerea Mugikak, elkarteko egungo lehendakariak, eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak, hogei urtez lehendakari izandakoak, eramango dute lekukoa. Iazko Durangoko Azoka balia- M tu zuten lehenengo omenaldia egiteko. Lau egunetako azkenekoan, Ahotsenea gunean, Korrikako eta AEK-ko ordezkariek azokako arduradunak omendu zituzten. Durangoko Azokak euskal gizartea «ahaldundu eta euskahaldundu» egiten duela nabarmendu zuen Asier Amondo Korrikako arduradunak. Durangoko Azokako zortzi guneetako —Areto nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Szenatokia, Irudienea, Azoka TB, Kabi@n, eta Plateruenea— arduradunei oroigarri bana eman zieten. Mugikak gogora ekarri zuen Korrika eta azoka, biak, auzolanean eta borondatezko «lan handiarekin» egin direla. Gu euskahaldunak gara dokumentala estreinatu zuten ekitaldian, 19. Korrikarako Peru Magdalenak ekoitzitako ikus-entzunezkoa. Hark gidatu zuen omenaldia, eta azokaren historia laburbildu zuen. «Herri honek lorpen handiak egin ditu, eta, zalantzarik gabe, horietako bat Durangoko Azoka da». Hainbat ekitaldi 2015ean 1965eko urtarrilaren 22an sortu zuten Gerediaga elkartea. Ia sei hilabete geroago ofizializatu zuten taldea, ekainaren 7an, bere lehen estatutuak onartuta. Urte berean, azaroaren 1ean, antolatu zuten lehenengo Durangoko Azoka, Andre Mariaren basilikako arkupean. 100.000 pezetako aurrekontua izan zuten, eta hemeretzi argitaletxek parte hartu zuten. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrenerako. Besteak beste, Durangoko bonbardaketa gogoratuko dute; hainbat argazki erakusketa jarriko dituzte, eta Durangaldeko ondare artistiko eta historikoa ezagutzeko ibilbideak antolatu dituzte. Aurtengo Korrikako irudia, Durangoko Landako Gunean. MARISOL RAMIREZ / ARP MARTXOAK 28 12:00 Konstituzio plaza Bete dezagun Donostia euskaraz musika · globo jolasak · magia · aire instalazioak www.donostiaeuskaraz.eus BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a VIII b 19. Korrika HEMERETZI KORRIKAK 19. Korrika Xalbador bertsolariaren jaioterritik, Urepeletik, abiatuko da, Bilborako bidean. Euskal Herria euskahalduntzeko, 2.100 km inguru. Xalbadorren babesean Urepelen hasiko da, bihar, 19. Korrika; euskararen aldeko lasterketak lehen aldia du Nafarroa Behereko herri horretan Urepeletik (Nafarroa Beherea) sekula igaro gabea da Korrika. Baigorri-Ortzaize oso eskualde euskalduna izanagatik ere, hemeretzi lasterketa itxaron ditu euskararen aldeko ekitaldiak Fernando Aire Xalbador-en jaioterriari lekua egiteko. Bihartik, baina, urepeldarrek harro esan ahal izango dute 19. Korrika haien herritik abiatu zela. Eskualdearen kokapen geografikoak oztopatu du, orain arte, Korrikako ibilbidearen parte izatea. Nafarroa Behereko hegoaldean dago Urepele, eta Aldude eta Banka besterik ez du gertu. Hegoan, Nafarroa Garaian, Eugi da lehen herria —18. Korrika pasatu zen handik—, 25 bat kilometrora. Aurreko Korrika Baionan amaitu zela baliatuta, 2015ekoa Urepeletik hasteko eskaera egin Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik abiatu zen 18. Korrika. Euskaltzaleek euskara elkarri emanez egin zuten Baionarako bidea. 17. Korrika 12. Korrika Trebiñun hasi, eta Donostian bukatu zen 2011ko Korrika, ibilbidea euskalakariz beteta. Euskal Herria euskalduntzeko norberak duen egitekoa nabarmentzea izan zen aldarria. 11. Korrika Ekitaldi andana goizetik 15. Korrika 11. Korrikan, euskararen alde 11 esparrutan lan egindako 11 lagun omendu zituen Korrikak. Nafarroako eta Gipuzkoako hiriburuak euskararen alde lotu zituen ibilbideak. 10. Korrika Euskal Herria korrika jarri zuen 1997ko Korrikak. Arantzazun hasi zen, eta Luis Villasante izan zen lekukoa eramaten lehena. Bilbon amaitu zen, martxoaren 23an. 9. Korrika Heldu goiburupean, Karrantzatik Iruñerako bidea egin zuten, 2009ko martxoaren 22tik apirilaren 1era. Euskal emakumeak omendu zituzten. 14. Korrika Euskaldun berri guztien izenean, urtebete lehenago zendutako Andolin Eguzkitza omendu zuten. Zazpigarrenean, Ipar Euskal Herrian amaitu zen Korrika: Baionan. Arabako hiriburuan hasi zen 1991ko lasterketa. 6. Korrika 5. Korrika Euskarara mundu bat bildu zuen 12. Korrikak, Gasteiztik Baionara. Lehen aldiz, Korrika birtuala egiteko aukera eman zuten. zuten tokiko euskaltzaleek. Hasieran ezetza jaso arren, urepeldarren ahaleginak izan du saria. 7. Korrika Euskara korrika eta kitto. Euskal Herriak AEK. Oztopo guztiak gaindituta, Iruñetik Donostiarako bidea egin zuen Korrikak. 16. Korrika Euskara berreskuratzen laguntzen dutenei ongietorri beroa eman zitzaien 2009ko Korrikan. Hamar egun egin zituzten, Tuteratik Gasteizeraino, euskararen alde. Egun osoko egitaraua prestatu dute biharko abiatzea girotzeko. Herri txikia denez —340 bat biztanle—, egon daitezkeen pilaketak saihesteko, Aldudetik Urepelera joan-itzulian ariko den autobusa jarri dute. 17:00etan abiatuko da 19. Korrika, hasiera ekitaldiaren ondotik. Goizean haurrentzako ikusgarriak eta karrika animazioak antolatu dituzte. Ibarreko bertsolariekin eta kantariekin girotutako herri bazkaria prestatu dute eguerdian, eta 16:00etan kantaldia izanen da. Gauean, 22:00etan, Baigorrin kontzertua eskainiko dute Aguxtin Alkhatek eta Zezenaren Taldeak. 13. Korrika Mauletik abiatu eta Iruñean amaituta, 13. Korrikak Ez dok amairu kultur mugimendua eta partaide izan ez baina hainbat esparru artistikotan aritutakoak goraipatu zituen. Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak ere protagonismo handia izan zuen. 18. Korrika Bihar hasiko da 19. Korrika Urepelen. BERRIA Euskal Herriari itzulia emanda, Orreaga eta Bilbo lotu zituen ibilbideak. Donibane Garazitik ekin zion 9. Korrikak. Jalgi hadi euskara lelopean, Mikel Laboa omendu zuten, haren belaunaldiko abeslariek euskara berreskuratzeko egindako lanagatik. 8. Korrika 2.120 kilometro egin zituen lekukoak, Iruñetik Bilbora, eskuz esku. Korrika Kulturala antolatu zuten lehenengoz. Korrika hartako omenaldia Martin Ugaldek jaso zuen . Balendin Enbeita bertsolari eta kantugileak jaso zuen 5. Korrikako omenaldia. Hendaia eta Bilbo lotu zituen ibilbideak urte hartan. 4. Korrika Atharratze eta Iruñea lotuta, Herri bat, hizkuntza bat korrika 2.080 kilometroz aldarrikatzeko urtea izan zen 1985. Piarres Laffite omendu zuen lasterketak. 3. Korrika Euskaraz eta kitto!, Lapurdiko hiriburutik Bizkaikora iristeko. Jende uholdea zegoen Bilbon, Korrika itxaroten. Gabriel Aresti omendu zuten. 2. Korrika Rikardo Arregi kazetari, idazle eta kultur eragilea omendu zuen Korrikak. Berak idatzia zen 1. Korrikako lekukotik desagertu zen mezua. Lasterketa Nafarroatik Gipuzkoara joan zen; Iruñetik Donostiara. 1. Korrika Negu gorria ez zen euskaltzaleentzako aitzakia izan 1980ko azaroaren 29an. Oñatiko Unibertsitatetik abiatu zen euskararen aldeko lasterketa lehenengoz. Bizkaiko hiribururainoko ibilbidea egin zuen Korrikak estreinako aldian. BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a 19. Korrika b IX «Urepeletik etxeraino etorriko naiz korrika» Mixel Aire ‘Xalbador II.a’b Bertsolaria 19. Korrika hasteko ekitaldian parte hartuko du Mixel Aire Xalbador II.a bertsolariak (Urepele, Nafarroa Beherea, 1944). Gutxi ateratzen da plazara azkenaldian, baina, herriko semea izanik, ezin zion uko egin AEK-ko arduradunek egindako gonbitari. Bazkalorduan eta abiatzearen atariko ekitaldian ariko da. Haren alabek ere —Aire Ahizpek— parte hartuko dute. Urepele hankaz gora izango duzue azken egunotan, ezta? Oraindik ez, oraindik ez da ezer [aurreko asteaz ari da], baina hankaz gora jarri beharko dugu ez dakit nola. Horrenbeste jendek etorri behar baldin badu... Urepelen koka ahala badira bi mila jende, eta hiru mila ere etorriko direla diote. Ez dakit. Jendez beteko zaizue herria. Baina, hala ere, pozik gaude Urepeleko jendea. Eginahala eginen dugu ahal bezain ontsa ongietorri egiten. Ongi etorriak izango dira guziak. Ilusio berezia egiten al dizu Korrika zuen herrian hasteak? Bai. Egiten du halako poz bat. GAIZKA IROZ Bihar Urepelera joatekoa den jendetza dela eta, pozik dago Aire, «ilusioa» egiten baitu herrian halako egitasmoak jasotzeak. «Eginahala eginen dugu ahal bezain ontsa ongietorri egiten». Biharkoa egun berezia izango da urepeldarrentzat, ezta? Egunotan asko hitz egin al duzue zuen artean Korrikari buruz? Nik ez dut aunitz hitz egin hemengo jendearekin egun haue- «Aspaldian ez dut bertsotan egin; hala ere, hemengoa izanda, ezin nuen ezetz erraten ahal, eta baietz errana dut» tan. Ez dakit urepeldarrak konturatzen diren—batzuk bai— zein garrantzia duen Korrikak gurean. Zu, gainera, bertsotan ariko zara hasiera ekitaldian. Gogotsu al zaude? Hemengo antolatzaileek galdetu zidaten orain dela asko ea bertsotan eginen nuen. Nik aspaldian ez dut bertsotan egiten, arras gutxi ezik. Hala ere, hemengoa izanda, ez nuen ezetz erraten ahal, eta baietz errana dut. Pozik, gainera. Gero ez dakit nola moldatuko naizen, baina saiatuko naiz behintzat. Bertsotan egin eta gero, parte hartuko al duzu Korrikan? Korrikan irteteko, urteak baditut nik. Urepelen eta Alduden artean bizi naiz, eta pentsatzen egona naiz menturaz Urepeletik etxeraino etorriko naizela lasterkariekin ni ere korrika. Parte hartu al duzu aurreko Korriketan? Bai! Parte hartu izan dut, bai. Urte batez, Baionara heldu zelarik, han korrika ere ibili nintzen, asko, eta gehiegi ere bai. Biharamunean ahal zen bezala gero, denetarik minez. Eta aspaldi da Baionara heldu zela. Bertsotan ere egin nuen orduan. Izan ere, euskaltzaleentzat ekitaldi polita da Korrika, ezta? Seguruki baietz, oso polita da. 9. Korrikako lehen kilometroak, Donibane Garazin. AEK Atzo hogei urte bete ziren 9. Korrika Donibane Garazitik abiatu zela. Ordutik, AEKren lasterketa ez da inoiz Nafarroa Beherean hasi, eta behin bakarrik Iparraldean: 2003an, Maulen. Pasatu du lekukoa Donibane Garazik axenabartar batek baino gehiagok gogoan iltzatuta izango du 1995eko martxoaren 17a. Duela hogei urte eta egun bat, 9. Korrikako lekukoari heldu zioten Garaziko Gau Eskolako sei lagunek, 20:00etan. Euskaraz bizi nahi dut leloa zeramaten soinean, eta hasiera eman zioten Donibane Garazin abiatu eta Gasteizen amaitzen zen ekitaldiari. Jalgi hadi euskaraz! zen Korrika horren leloa; Bernat Etxeparek Donibane Garazin 450 urte lehenago historiarako idatzita utzi zuen Euskara jalgi hadi plazara esaldia gaurkotuz. «Etxepareren leloak ez du gaurkotasunik galdu», ohartarazi zuen Marijan Za- B balo Garaziko AEK-ko irakasleak hasiera ekitaldiko hitzaldian. «Bada garaia Etxeparek iraganetik igortzen digun lekukoa eskuetan hartzeko; Euskal Herriko hizkuntza Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu behar dugu». Korrika Nafarroa Beherean hasi den aldi bakarra da hura —amaitu ere, ez da inoiz Baxenabarren bukatu—. 2003. urtea izan zen Korrika Iparraldean hasi zen azkeneko aldia. Maulen ekin zioten urte hartako ekitaldiari, eta Iruñean amaitu zen. Donibane Garazikotik hogei urtera, Urepeleri pasatu dio lekukoa Nafarroa Behereko hiriburuak. Eushakaldunenegitekoa da, orain, euskara jalgitzea. BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a X b 19. Korrika Berastegi, Elduain, Berrobi, Belauntza, Bidania-Goiatz eta Albizturtik pasatuko da 19. Korrika. Urte mordoa eman ditu AEKren lasterketak herri horietatik igaro gabe. Iritsi zaie abagunea uskal Herriko hamaika txoko igarotzen ditu Korrikak bi urtean behin. Eskualde guztietara iritsi ohi da euskararen aldeko aldarria, bi milatik gorako kilometroko ibilbidean. Halere, ezinezkoa da herri guztiak urtero zeharkatzea. Ondorioz, badira urtetik urtera bazterrean geratzen joan direnak; arrazoi bat edo bestea dela medio Korrika aspaldi ikusi gabekoak. Horietako bat da Urepele (Nafarroa Beherea). Kokapen geografikoak oztopatuta, handik sekula pasatu gabe zegoen Korrika. Jakina den bezala, handik hasiko da aurten. Urepelekoa ez da kasu bakarra. Urrutira joan gabe, aurreko lasterketan Uribarri Ganboako Azuako pasabidea (Araba) zeharkatu zuten lehendabizikoz. Horrez gain, Sartagudatik (Nafa- E rroa) —bigarren aldiz— eta Zaldibiatik ere (Gipuzkoa) —aspaldiko partez— pasatu zen 18. Korrika. Antzeko egoera izan dute aurten Tolosaldeko hainbat herrik (Gipuzkoa). Urteak ziren Korrika Berastegitik, Elduaindik, Berrobitik, Belauntzatik, BidaniaGoiaztik eta Albizturtik pasatzen ez zela. Herri horietako biztanleek Tolosara, Azpeitira edo Leitzara (Nafarroa) joan behar zuten AEKren ekitaldiaz gozatzeko. Oraingoan ez dute herritik mugitu behar, eta pozarren dira. Gipuzkoako lehen herria Ez da horrela izan beti. Adibidez, 1. Korrika Berastegitik igaro zen. Hurrengo urteetan ere, behin baino gehiagotan zeharkatu zuen herria. Lehen aldi hura gogora ekarri du Miel Etxeberriak Tolosaldeko Ataria-n eginiko erre- Berastegiko lau korrikazale, 19. Korrikako pankarta eskuetan dutela. IMANOL GARCIA LANDA / TOLOSALDEKO ATARIA portajean. «Jendeak ez zuen [Korrika] ezagutzen, eta gure aurreneko pausoa izan zen ezagutaraztea zer zen [...]. Hasieran errezeloz erantzuten zuten, baina azkenean sekulako taldea sortu genuen». Berastegi izango da Korrikaren ibilbideko Gipuzkoako lehen herria. Larunbatean iritsiko dira euskaltzaleak, 06:00ak aldera, Leitzatik. Festa giroan murgilduko da lasterketa; izan ere, Gazte Festak izango dira asteburu horretan. Baliteke, beraz, gautxori bat edo beste korrika hastea. Tolosarako bidean, Elduain, Berrobi, Belauntza eta Ibarra igaroko ditu. Maite Amundarain Berastegiko Korrika batzordeko kidearen aburuz, «gauza handia» da ekitaldia, eta «ilusio handiz» prestatzen ari dira. Hainbat ekintza izan dituzte orain arte: «Hitz egin dugu elkarteekin, komertzioekin, egin genuen aurkezpena, materiala salgai jarri...». Horrez gain, Korrika herritik nahiko goiz pasatuko denez, Korrika Txikia antolatu dute gaurko, txikiek ere parte har dezaten. Igandean ailegatuko da Korrika Bidania-Goiatzera eta Albizturrera, Errezildik, 22:00ak aldera. Hogei urte igaro dira Korrika bi herri horietatik azkenekoz pasatu zenetik. Goizean goiz igaro zen, gainera, azken aldian, eta jende askok ezin izan zuen parte hartu. EROSKI OSK KI K Korrikarekin orr o ika arekin ekin 1 19. 9.korri korrika Martxoak Mar txoa oak ak 19tik 29ra 29ra Korrika est parte hartu. hartu. K orrika ffestan o e an parte Ohiko o laguntzailea XII b 19. Korrika BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a Municheko Euskal Elkarteko hainbat lagun Korrika egiten, 2013an. MUNICHEKO EUSKAL ELKARTEA Urepeletik Bilbora ez ezik, mundu osoko hainbat hiritan ere entzungo da AEKren mezua egunotan. Nazioarteko 30 bat hiritako euskal elkarteek Korrikarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Korrika, mugarik gabe uskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko ditu Korrikak datozen 11 egunotan. Urepelen hasi, eta Kanbo, Zizurkil, Berriz, Oion, Caparroso, Lakuntza eta beste hamaika herri igaroko ditu Bilborako bidean. Ez horiek bakarrik; baita Paris, Buenos Aires, Berlin, Lima eta New York hiriburuak ere. Euskaldunen ahalmenak ez du mugarik ezagutzen, eta 19. Korrikak kilometro mordoa egingo ditu zortzigarren probintzian, diasporan. Euskal komunitateak presentzia handia du munduko hainbat lekutan, eta euskal etxeek eta elkarteek sarri antolatu ohi dituzte Euskal Herriari begirako egitasmoak. Korrika hain erantzun zabaleko ekitaldia izanik, ez da harritzekoa atzerriko euskaldunek ere parte hartu nahi izatea. 30 bat E hiritan antolatu dituzte AEKren lasterketarekin zerikusia duten ekintzak. Batzuk aurreratu egin dira, eta jada oihukatu dute Korrikaren aldarria beren hirietan. Paris eta Newport (AEB) izan ziren goiztiarrenak, duela bi aste heldu baitzioten lekukoari, hilaren 7an. Frantziako hiriburuko euskahaldunak Montmartreko Sacre Coeur elizatik atera ziren, Euskal Etxeraino. Ondoren, erromeriaz eta trikipoteoaz gozatu zuten. Newporten, berriz, New England Basque Clubeko bazkideek King parkean egin zuten korrikaldia. Martxoaren 14an eta 15ean Buenos Airesek, Edinburgok, Limak eta Tolosak (Okzitania) hartu zuten lekukoa. Lasterka egiteaz gain, askotariko ekitaldiak antolatu zituzten. Larunbat honetan, New Yorken, Berlinen, Bartzelonaren eta Cancunen (Mexiko) txanda iritsiko da. Euskara babesteaz gain, maia aldarrikatuko dute Cancunen; eta hizkuntza gutxituen aldeko mezua zabalduko dute Alemaniako hiriburuko Kreuzberg eta Neukoell auzo kulturaniztunetan. Igandean aterako dira Municheko (Alemania) kultur elkarteko kideak. Kilometro eta erdiko ibilbidea egingo dute hirigunean. Berantiarrenak Valentziako (Herrialde Katalanak) eta Boiseko (AEB) euskahaldunak izango dira; martxoaren 28an eta apirilaren 25ean egingo baitute Korrika, hurrenez hurren. Etxepare Institutuak Euskal Herritik kanpo bizi diren euskara ikasleentzako bideo lehiaketa antolatu du, Korrikarekin elkarlanean. Hainbat lan jaso ondoren, Liverpoolgo (Erresuma Batua) ikasleek irabazi dute. BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a 19. Korrika b XIII 19. Korrikako material didaktikoa aurkeztu dute AEK-k eta Ikastolen Elkarteak. Euskaltegiak eta ikastetxeak euskahalduntzea dute xede. Euskahalduntzeko material didaktikoa ihar abiatuko da 19. Korrika. AEK-k, ordea, hilabeteak daramatza antolaketako alderdi guztiak mimoz lantzen. Besteren artean, euskaltegietako eta ikastetxeetako ikasgeletan jorratzeko hainbat unitate didaktiko prestatu dituzte. Material hori antolatzerakoan, adin eta euskara maila guztiei erreparatu diete, eskainitako ariketak bakoitzaren beharretara moldatuz. Nahi duen orok eskura du material guztia www.korrika.eus eta www.ikastola.eus webguneetan. Bi motatakoa da material didaktikoa: ikastetxeetan lantzekoa, batetik; eta gainontzeko euskara ikasleek erabiltzekoa, bestetik. Haur Hezkuntzatik 18 urte bitarteko gazteentzat prestatu dituzte eskoletako unitateak. Adinaren arabera, modu batean edo bestean landuko dituzte Korrikako kantua, mezuaren inguruko hausnarketa, Korrika txikia... Euskaltegietan edo etxean lantzeko materiala lau ataletan banatu dute: Motorrak berotzen, Durangoko Azoka, Denok Korrikara! Kanta eta Korrika Kulturala. Euskara mailaren arabera antolatu dituzte euskara ikasleek jorratu beharreko edukiak. Adibide gisa, Motorrak berotzen unitate didaktikoan, A1 mailako ikasleek lexikoa hobetu eta esaldien antolaketa berrikusiko dute; C1koak, berriz, idatzizko testuen planifikazioan eta berrikustean trebatuko dira. Otsailaren 12an aurkeztu zuten AEK-k eta Ikastolen Elkarteak unitate didaktikoa, Gasteizen egindako prentsaurrekoan. Materialaren garrantziaz mintzatu ziren Xabier Amondo lasterketako arduraduna eta Xan Aire ikastoletako ordezkaria. Euskara normalizatzeko bidean, eta mugimendu sozial hori ikastetxeetara eramateko lanean, Korrikako unitate didaktikoa «eguneroko lanaren osagarri» gisa definitu zuten. B AEK-k Korrikarako prestaturiko material didaktikoa. XIV b 19. Korrika BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a Badu 25 urte AEK-k barnetegiak antolatzen dituela Urepelen. Paisaiaren parte da, «indar berezia» egiten baitute bertakoengana hurbiltzeko. G. BAIGORRIKO GAU ESKOLA Bihar lasterka ariko da Korrika, Urepeletik abiatuz, Adur elkarteak duela bi urte galdatu bezala. Hala, Aldude ibarra euskaratik mintzatu da. Euskaraz bizi bada ere, badaki landu egin behar dela hala segitzekotan. Eskualde euskahalduna Ainize Madariaga ontent naiz ikusteaz erreusitzen ahal dela, ez dela euskara bazter utzi behar», loriatu da Angele Harriet, 97 urteko urepeldarra. Adinetakoak frantsesez haurrei mintzo zaizkielarik ez du «soportatzen ahal». Ezin du konprenitu. Ahizpa arra-haurrekin frantsesez ari delarik, erraten dio: «Utzan hori! Ikasiko dute hori bai eta behar diren guziak ere! Gureek ere baitakite euskara, ingelesa, espainola eta frantsesa!». Harrietek boza gaztea du, indartsua, eta frantsesez ari direnak «ergelak eta mentsak» direla deritzo, irriz. Gai minbera da beretzat, baina bizi guzia eman du «ahal zuen guzia» egiten euskararen erakusteko, aurtengo Korrikaren leloa gogoan: euskahaldun. K Xokolateinian komertzio ttipia zuten; beti «zernahi lan» bazuten ere, pianoa jotzen ikasi zuen bere baitatik, eta elizan aritu da luzaz. Harriet polifazetikoa da, Marijane Minaberri bankar idazle, antzerkilari, ohorezko euskaltzain eta olerkaria bezala. «Esketx ttipiak ere egin ditut, ikusten bainuen euskara arrunt gibelerat ari zela». Kantuz ere ari izana da. Sorogaineko eri sendatzailea antzerki obra izkiriaturik du. Iruñerat katiximako haurrak eraman izan ditu, bertze haur euskaldunekin kausitzeko. Katiximan kantuak erakusten zirenez, «Joseba Elosegi eta horiek denak» erakasten zituen, «baina ez ziren denak akort! Kur-kurkur!». Donostiarat ere eraman izan ditu berrogei bat emazte, 1975ean, kantuz aritzerat. Justuki, Odolaren mintzoa liburua (Fernando Aire Xalbador, Auspoa, 1976) argitaratu baino urte bat lehenago. Herexa utzia du hartan, bertso bat Harrieti zuzendua baitzaio. Ongi ezagutu zuen Aire ahizpen aitaita: Xalbador. Antzerki batentzat, amen besten karietara bertsoa ere galdatu zion. Baina ukan zuen, airea berak emana behar zuela. «‘Alta, zure izena hala da!’, erran nion, kurkur-kur!». Etxean du adiskideak egin bertsoa, kantatzen ere hasi dena elkarrizketa erdian; «ama zuretzat ekarri ditut liliak», aipatu liburuan agertzen dena. Haren ustez, euskarari kalte egin diona «telebistatzar» hori izan da. «Nik beti Irulegiko irratia piztua dut iratzarri orduko, Euskal Telebista ere hala dut, baina inguruan frantsesez ari dira; alta, ni beti euskaraz ari naiz». Beti diolarik, beti da. Memorioak biltzeko dokumentalean parte hartzeko parada ukan zuen; egileak Vietnam eta Pariskoak ziren. «Eta hartan, guk erranak grabatu nahi zituzten. Erran nakon eginen nuela, baina ez frantsesez. ‘Ah, la, vous me posez un problème’ ihardetsi zautan —arazo bat sortu didazu—. Hainbat hobe, pentsatu nuen!, kur-kur-kur!». Azpidatziak ezarri zizkieten. Balea elebiduna Funtsean, betidanik Aldude ibarrean bizi denak dio: «Euskara ene bizia da, euskaraz pentsatzen dut, euskaraz egiten dut». Ikastolak baitezpadakoak ikusten ditu; baina lehen ikastola, dioenez, etxea da. Preseski, orotarat 11 haur abian dira murgiltze eredurat. Ikastola hurbilena Baigorrikoa dute, baina lekuan berean haurtzaindegi gaztea dute: Baleako Haziak, 25 bat haurrekin. Katixa Dolhare da lehendakari berria. Bankan arrunt laketua da. «Lapurtarra izanez loriatzen naiz, hemen euskaraz bizitzen ahal bainaiz; ez da konparatzekorik La- purdirekin, hemen egun osoan euskaraz bizitzen ahal baikara. Behar bat asetzen digu», aitzinatu du Ipar Euskal Herriko Hitzako iritzi emaileak. Hala ere, euskararen hutsuneez kontziente da, eta desberdin dakusa Lapurdin eta Baxenabarren: «Han euskara anitzez galduagoa da, baina kontzientziak erneagoak dira. Hemen, aldiz, badira ni bezalako aita-ama gazteak duela bi belaunaldiko pentsamoldearekin dabiltzanak. Eta hori kezkagarria iduritzen zait, nahiz horiek ez duten ikusten problema non den». Horregatik, «hutsune» horien asetzeko, elebitasunaren gaineko lan fina egiten ari da. Helburua dute haurtzaindegia osoki elebiduntzea, Euskararen Erakunde Publikoaren labelaren peskizan. Gauza batek harritzen du: hautatzen utziz gero, buraso gazteek harrera euskaraz hautatzen dute. Haatik, «hauturik ez bagenien uzten, haurtzaindegia osoki euskaraz balitz, guraso guziak izutuko lirateke. Eta haurrak ez lituzkete eramanen. Diplomaziaren aldetik obligatuak izan ginen hautu hori mantentzea». Familia bakarra da, dio, osoki frantsesez egitearen aldekoa, eta neke dela «gisa horretako jendeak» erakartzea; oraino pentsatzen dutenak duela 50 urte bezala, euskaraz jakiteak kalte egingo diola beren haurraren garapenari. Baina aurtengo Korrikaren kantuan bezala, «Xalbadorren babesean [...] gogoa konpli dezala euskaldun jendarteak»; patar zenbait igan behar badu ere, zeren eta Bretainiatik jinaraztekoa baitute Gilbert Dalgalian linguista, eleaniztasunak haurren garapenean zer dakarren aipatzeko eta, sustut, gai horri buruzko iraganeko mamuen uxatzeko. Kanpoan uso, etxean bele Euskal Herri kanpotik jin familiak ere badituzte, eta horiek euskara nahi dute beren haurrendako, konprenitu baitute euskara «on dela integratzeko». Ohartua da Dolhare «hoztasuna» ez dela kanpokoengandik heldu, bertakoengandik baizik. Alderantziz, kanpokoak euskararen bila doaz Aldude ibarrera. Badu 25 urte Urepelen AEK-k udan barnetegiak antolatzen dituela. AEK-ko ikasleak eta kanpokoak dira jiten. «Mundu osokoak; izan Japonia, AEBak...», dio Maialen Errekart Garazi-Baigorriko gau eskolako langileak. Aldude ibarra ez da menturara hautatua izan, ez; «naturalki» euskalduna baita, «aski bakartua, eta frantses kutsadura gutirekin». Gainera, 19. Korrika b XV inguruko giro «lasaiak» euskararen ikasteko «laguntzen du biziki». Naturarekiko kontaktuarekin «gauza anitz pasatzen» direla ohartarazi du. Badirudi «berriz zentraturik» abiatzen direla, jakinez zer den «lehentasuna eta zer bazter daitekeen». Baztertzen ez dutena lekuko jendea da, «beti kontaktua» badelako. «Giro hori zaintzen entseatzen gara, eta harreman zuzena bultzatzen herritarrekin, euskalkia lantzeko», gehitu du Errekartek. Urte oroz juntatzen dira Baleako biztanleekin, ikasleek «maite» baitute bertakoekin harremana izatea. Aurtengo ikastaldiak uztailaren 20-31n eta agorrilaren 3-14an izanen dira. ezetz, euskara apaingarri gisa dela. Baina jendeak badu atxikimendu zerbait. Adurren indarra Adur elkartea beti harremanetan egon da AEKrekin. Sortu zen 2012an euskararen erabilera gazteen artean «itsuski apaldu» baitzen, «nahiz gehienak euskaldunak diren», xehatu du Karine Etxeberri kide sortzaileak. Sekula kausitu duten besta handienaren atarian dira; bihar Korrikaren abiatzea beren esku baita. «Izanen da xantierra! 3.000 lagunentzat prestatuko dugu dena. Nonbre ikaragarria da guretzat; 3.000 lagunentzako jan eta edana prestatzeko zaila da». Animazioetan usaia badute ere, aldi honetan «diferente» dela argi du, baitakite badela «konexio handi bat» Euskal Herri osoarekin. Eta horrek «presioa» ematen du. «Ohorea eta xantza da, lanean segitzeko urrats bat da, eta erreferentzia bat sortuko du jendearen gogoetan; bertze tresna batzuk ukanen ditugu». Baitaki euskararen gaia ez dela Korrika Urepeletik abiatzearekin «konponduko». Paradaz baliatu nahi du, ez baitzaie «halakorik» berriz gertatuko. Beldur da emozio handiko bestaren tentsioa apaldu eta dena erortzeko. Duela bi urte, Adur elkarteak zion AEKri galdegin Korrika ibarretik pasa edo abia zedin, eta eskaturikoa ukana dute. «Aitzakia horretarat euskararen gaia plazan jorratzen ahalko genuela berdin bertze aktore batzuekin». Etxeetatik kanpo, Baleako hiru herriko etxeetan «euskara presente» dela azpimarratu du Ramuntxo Zaldunbide Bankako erriko etxeko idazkari euskaldun berriak. Lehen hitza beti euskaraz du. Hizkuntza baliagarri izan zaio lanpostua eta jendearen konfiantza biltzeko. Harritzen da: «20 bat urtekoekin aunitzez gehiago baliatzen dut euskara adinekoekin baino. Hori seinale azkar bat da. Plazer egiten dit». JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a Euskararen garra, lokarri azkarra. Irudikatzen ditut hango jendeak pixka bat lotan diren sumendi batzuk bezala, eta badutela ontsa kukutua den magma, euskara, ontsa atxikia dutena. Adur sortu zelarik, jende batzuk kontra ziren; urte baten buruan, mozkor, talde bat hasi zen belarri ziloan xuxurlatuz, zer konplexu zuten euskara ez ontsa jakiteaz eta nahiko luketela hobeki jakin... Orain euskaraz ari dira! Badut esperantza gazteengan, haurrak ukanen dituztelarik desberdin ikusten baita mundua eta bizia, eta badute kontzientzia zerbait. Magma hori ekai bat da, landu eta erabiltzekoa. Belaunaldi zaharrenak euskaldunak dira; Xan Aire amaren tripan euskara entzun Euskara eragilea dute. Iraganetik oraina, geroaren bila. Guztiak Lukuren eskuetatik A. Madariaga Donibane Garazi pasatu ginen, eta biltzen ginen Frantsesez ikasi eta lan egin zuen antzerkirako, baina nahi genuen Xan Airek, baina fite hartu zuen beste zerbait gehiago eraiki hiz«errekak bere bidea», zerbaitek kuntza eta harreman sozialen inguruan. Horrela genuen sortu «kilikatzen baitzuen». Ez har bertzeena, ez galtzera utz Adur elkartea. Ari gara bi horiek lotzen, euskarak anitz gauza hihaurrena. Jendeak barneratua du eskolan ekartzen ahal baitizkigu harremoldatzen bazara, ez zarela iba- man sozialetan ere. Jon Sarasuak rrean biziko, berriz harat abian biziki ontsa erraten du «bizimolzarelarik «to, honek zerbaitek de amerikar honetan euskara ez huts egin dio». Alta, sekulako da sekula biziko». Horregatik, tokia da bizitzeko; eta euskaraz beharko dugu elkarrekin gehiaoraino zentzu gehiago du. Arrunt go trukatu; aitzakia ederrak dira frantsesari jarri ziren begira, eta zaharren ikustera joateko, jakitegehiago bakartu du zoko hau. Ez ko inauteriak nola egiten zituzbaitzen gehiago Garazi-Baigorri, ten; arbolen txertoak... Aukera da euskarazko filmak eta, kanpoko jendea «Hautatu beharko da: ekarrarazteko. Irekidualimaleko gauzak eraiki, frantsesez; edo etxalde ttipiak, ra ekartzeko, egunerokoan praktikatzen ahal euskararen presentziarekin» dena. Lukuk inauteriei «Gauza elebidunak erdaraz buruz idatzi artikulua dira; bada hari mehe bat dut gogoan: «Ez ditugu euskaraz, baina euskaraz usaia zaharrak berpiztu baizik egiten ez bada, ezin da» nahi. Filosofia baten bila gabiltza [...] Ihauteria Erro edo Baztani begira. Euska- Martin beltzaren leziona zaigu. rak ekar lezake bertze garapen Gerrena xingolatua bizkarrean, bat, iraunkorragoa, justuagoa, oraingo burutazio eta ikusmolde aniztunagoa. Belen Urangak dio- porroskatu horren biltzaile gabilenaren haritik; «pentsaezina da tza, etxea eta txabolaren arteko garapen iraunkorra tokian toki- lotura urtez urte eta urratsez ko hizkuntzaren eta kulturaren urrats eginez». garapenik gabe». Ikusi beharko Elebitasuna urrats bat da. da gero zer garapen nahiko den, Lukuk dio diglosia sobera krudeekonomikoki garatzen ari den la dela, eta frantsesez egiten du ibarra baita. Hautatu beharko da, azkenean. Gauza elebidunak alimaleko gauzak eraiki jende erdaraz dira. Bada hari mehe bat gutirekin eta dena frantsesez; euskaraz, eta horrek magma hori edo, jende pluralagoa, etxalde tti- elikatuko du, baina gauzak euspiak, kooperatibak, euskararen karaz baizik egiten ez badira, presentzia gehiagorekin. Dena ezin da. Urraska aitzinatu behar lotua da. Jendearentzat badakit da. «Lotan diren sumendiak bezalakoak dira, badute ontsa kukutua den magma: euskara» XVI b 19. Korrika BERRIA Asteazkena, 2015eko martxoaren 18a Errenteriako Saretuz elkarteko kideak 18. Korrikan, Zangozan (Nafarroa). SARETUZ PROIEKTUA Euskarak indar gutxien duen tokietan kilometroa erosi ohi du hainbat elkartek, etxetik urrun. Orioko Curriculuma taldekoak Agurainen ariko dira, eta Errenteriako Saretuz proiektukoak, Muskildin. Arnasa euskal birika guztietara irits dadin uskararen birikak osasuntsuen dituzten herriei deitzen zaie arnasgune. Giro erdaldunetik urruti, euskal oxigenoa arnas dezakete herritarrek. Naturaltasun osoz bizi dute euskara. Egunero. Tamalez, ordea, erdarek kutsatutako airearekin arnasestuka bizi dira Euskal Herriko hainbat herritan. Apenas ahal duten ahokadaren bat euskaraz hartu. Freskotasuna dakar, halakoetan, Korrikak. Minutu batzuetan besterik ez bada ere, euskaraz bizi daiteke Euskal Herriko herri guztietan. Egia da ez duela argazki bera uzten Erriberan edo Donostian —bi adibide jartzearren—; Korrikak tropelkide gutxiago dituela lehenengoan. Baina egia da, era berean, balio handiagoa izan dezakeela tropel mehearen irudiak. Halakoetan, estimatu egiten da babesa, elkartasuna. Euskaltzale andanak kilometroren bat erosi ohi du lekurik erdaldunenetan, haien arnasarekin eta izerdiarekin herri horiek hauspotzeko. Hori da Orioko (Gipuzkoa) Curriculuma elkarteko kideek udalarekin batera sortu duten egitasmoaren helburua: Zabaldu arnasa Korrika kanpainaren helburua, hain zuzen. Hilaren E 22an igandean herrian lasterka egin eta astebete geroago, hau da, martxoaren 28an, Agurainen (Araba) egingo dute korri, hain bereizgarri duten elastiko horiarekin. Bidaia errazteko, autobusa antolatu dute, eta izena emateko epea irekita dago martxoaren 26ra arte; Karela kiroldegian edo kultur etxean egin daiteke. Arnasa eta harremanak Gisa horretako ekinbide bat antolatzen duten lehenengo aldia da, Iñigo Gaiton Curriculuma Euskaltzale andanak kilometroren bat erosi ohi du lekurik erdaldunenetan, herri horiek hauspotzeko elkarteko kideak azaldu duenez. Euskararen arnasguneetako bat da Orio, eta taldeko kideek badakite ez dituztela beste zenbait herrik dituen helburu edo lehentasunak. Hori dela eta, modu sinbolikoak bada ere, Euskal Herri osoari arnasa esportatzea erabaki zuten. «Orain arte egin ditugun egitasmo guztiak herrian geratu dira». «Harrokeriarik» gabe eta «umiltasunez», Korrikarekin harremanetan jarri ziren, bultza- tu nahi zuten ekinbidea aurkezteko. Baiezkoa eman, eta Agurain proposatu zuten AEK-ko kideek. Bertoko euskaltzaleekin ere hitz egin dute, gauzak lotzeko. Hala, oriotarren kolore horiz jantziko da Korrika Agurainen. Orioko Curriculuma taldekoek baino eskarmentu handiagoa dute Errenteriako (Gipuzkoa) Saretuz proiektuko kideek. Duela bi urte Nafarroan izan ziren, Zangozan: kilometroa erosi eta hango euskaltzaleekin «esperientzia mundiala» partekatu zuten. Bizipen horiek errepikatzeko asmoz, Zuberoan egingo dute Korrika bihar, Muskildi herriaren inguruko Oskatx lepoan, Mauletik gertu. Lekukoari 23:12 aldera helduko diote. Saretuz proiektuko kideen helburua, baina, ez da soilik Zuberoaraino joan, lasterka egin, eta Errenteriara itzultzea. Inguruko euskaltzaleak ezagutu nahi dituzte, haiekin harremana sustatu. Horretarako, Aiziritze herriko Zabalik euskara elkarteko lagunekin hizketan aritu dira, eta haiekin igaroko dituzte hainbat ordu. Kilometroa erosteko bost euroko laguntza bonuak egin dituzte, eta Egi Luze sagardotegian bi pertsonarentzako afaria zozkatuko dute.
© Copyright 2024 ExpyDoc